XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ustegabeko bat ere badaukagu zuretzat, jauna
Kanpotar ttiki bat daukagu hemen... ja, ja!
Untzilari eta apopilo berria, jauna, itxuraz sasoi onean eta arrabita bat bezain afinatuta; kargazain batek bezalaxe egin du lo, bai, Johnekin pega pega eginda... branka brankaren kontra biok, gau osoan.
Livesey doktorea, ordurako egurresia zeharkatuta, sukaldariagandik hurbil samar zegoen; eta ahotsa aldatu egin zitzaiola antzeman nuen, harako hura galdetzerakoan:
- Ez da ba Jim izango?
- Jim berbera, bizi bizirik
Sendagilea gelditu egin zen hantxe bertan, ezer esan ez bazuen ere, eta segundu batzuk igaro ziren berriro ere aurrera segitzeko kemena izan zuen arte.
- Tira, tira
Eman diezaiegun begiratu bat zure gaixo horiei.
Une bat geroago fortinaren barruan zen, eta niri buruaz agur serios bat egin ondoren, lanari ekin zion bere gaixoen artean.
Batere errezelorik ez zeukala ematen zuen, baina bazekien, noski, bere bizia, demonio traidore haien artean, hari baten mende zegoela.
Kontuak esaten zizkien gaixoei, famelia ingles baketsu batengana etorri balitz bezalaxe, ohizko lan bisita egitera.
Eta nik uste bere iharduerak bazuela eraginik gizonengan, ezer gertatu ez balitz bezala tratatzen baitzuten, artean itsasuntziko sendagilea balitz bezala, eta haiek, berriz, mariñel arrunt eta leialak.
- Hobeto hago, motel
Ederki, George, zertan haiz?
Kolore politta daukak, bai; zera, gibela hankaz gora daukak, motel.
Botika hura hartu al huen?
Botika hura hartu al zuen, mutilak?
- Bai, bai, jauna, hartu zuen, seguru
- Begira, matxinatuen sendagile naizen ezkeroztik, edo niri gustatzen zaidan moduan esanda, gartzelako sendagile